Apartamentuak - Erregistro Zbk.: TVI00021
Landetxe
asko dago
...
Zatoz gure landetxera

Baina hau
berezia
da

Goza
ezazu
basa-hegaztiekin
...

Basoak, mendiak eta
kostaldea zeharkatuko ditugu

Zatoz gurekin txangoan

Landetxea

Apartamentu zabal eta argitsuak, erabat ekipatuak guztiak. Naturaren bihotzean daude eta bista ikusgarriak eskaintzen dituzte. Lasaitasun osoa bermatzen dute, nahiz eta Gasteiztik eta Bilbotik 20 eta 40 minutura baino ez izan, hurrenez hurren.

Informazio gehiago

Hideak

Hegaztiak ikusteko behatokiak etxe ondoan daude eta barnetik inguruko hegaztiak ikusteko eta argazkiak ateratzeko aukera paregabea izango duzu. Hegaztiak gozatzeko modu ezberdin eta erosoa da, edozein eguraldi mota egonda

Informazio gehiago

Txangoak

Ingurune naturala era interpretatiboan ezagutu ahal izango duzu. Gure natura-parkeetako eta gune babestuetako fauna, flora, historia eta kultura ezagutu, azken batean. Hiriak bisitatzeko txango gidatuak ere baditugu.

Informazio gehiago

 

Iraunkortasun konpromisoa

Elai Etxekook ingurugiroan ahalik eta eragin txikiena sortu nahi dugu.

Berokuntzarako eta ura berotzeko behar den energia biomasa-galdara eraginkor batek ematen du. Laster eguzki-kaptadore batzuk jartzeko asmoa dugu.

Intsolazio gutxiagoko aldeetara begira dauden leihoek isurpen urriko kristalak dauzkate

Energia elektrikoa hornitzeko kontratua aurki aldatuko da, energia sortzeko iturri erabat berriztagarriekin funtzionatzeko asmoz.

Etxeko bonbilla guztiak led motakoak dira eta bai txorrotek bai ur-tangek ura aurrezteko gailuak jarrita dituzte.

Informazio gehiago

 

Argazkiak