Apartamentuak - Erregistro Zbk.: TVI00021

Hide Iturria

Hegazti-behatokia

ITURRIA

Behatoki honek goizeko argia aprobetxatzeko aukera ematen du, eguerdira arte hain zuzen. Olanaz egina dago, metalezko egiturarekin, eta gehienez 4 lagun sar daitezke.

Hegaztientzako pausaleku ezberdinak ditu, likenez eta goroldioz beteriko adarrekin ur ondoan, islak sortu nahirik. Oso behatoki aproposa da eskarmentu urriko argazkilari eta behatzaileentzat, oso egoera kontrolatutako argazki-saio arin eta entretenigarria gozatu ahalko baitute. Arrakasta bermatuta dago bertan.

Uraska alboko inguruan fruta-arbolak (sagarrondoak), sega-larreak eta sastrakak daude. Bertara hurbiltzen diren espezieak herrixken ondoko basotxo irekietan aurki daitezkeen berberak dira. Behatoki honetan 20 espezie baino gehiagori atera izan zaizkie argazkiak orain arte.

Hemen agertzen diren argazki guztiak hide hauetan atera dira