Apartamentuak - Erregistro Zbk.: TVI00021

Hide Urbigain

Hegazti-behatokia

URBIGAIN

Elai Etxetik 200 bat metrora dago eta zurez egina da. Bi egonleku eroso izateaz gain berogailua ere badu, baita aukerako komuna ere. Behatoki honek bi agertoki erabat ezberdin dauzka. Aurre-aurrean urmael txiki bat dago, iturburu batek ura ekarrita. Urmaelen alboetan zenbait enbor eta adar daude, jantokiekin, nahiz eta argazki-saioetan ondo estaltzen edo kamuflatzen diren. Bigarren planoan, berriz, gune irekiagoa dago, non sarritan korbidoak eta harrapariak (batez ere zapelaitzak) agertzen diren.Gaur arte 30 hegazti espezie baino gehiago atera dira, baita azeriak, orkatzak eta basurdeak ere.

Behatoki hau eskarmentu handiagoko argazkilariei komeni zaie, egonaldiak (hegazti harraparien kasuan) luzeagoak baitira. Edozelan ere, harraparien zain gauden bitartean beste hainbat hegaztik ere itxaronaldia arinduko digute, adibidez paridoek, fringilidoek eta beste zenbait paseriformek.

Duela gutxi beste banakako behatoki bat jarri dugu bertan, goizeko argiari begira.

Hemen agertzen diren argazki guztiak hide hauetan atera dira