Apartamentuak - Erregistro Zbk.: TVI00021

Iraunkortasun konpromisoa

Elaietxea - Birding House

Elai Etxekook ingurugiroan ahalik eta eragin txikiena sortu nahi dugu.

Berokuntzarako eta ura berotzeko behar den energia biomasa-galdara eraginkor batek ematen du. Laster eguzki-kaptadore batzuk jartzeko asmoa dugu.

Baias apartamentuan jarritako klimatizazio-ekipoak (aerotermia) hotza eskaintzen du udako egun sargorienetan; hori ez ezik, neguan beroa ematen ere badaki, berokuntzarako laguntza handia delarik.

Intsolazio gutxiagoko aldeetara begira dauden leihoek isurpen urriko kristalak dauzkate

Energia elektrikoa hornitzeko kontratua aurki aldatuko da, energia sortzeko iturri erabat berriztagarriekin funtzionatzeko asmoz.

Etxeko bonbilla guztiak led motakoak dira eta bai txorrotek bai ur-tangek ura aurrezteko gailuak jarrita dituzte.

Hondakinak birziklatzea eta ingurugiroa errespetatuko duten produktuak eta zerbitzuak erabiltzea eta kontsumitzea bultzatuko da bertan.

Aldian-aldian iraunkortasun-memoria bat burutuko da ingurugiroarekiko konpromiso hauek ahal den neurririk handienean mantentzeko eta inplementatzeko; ekonomia eta gizarte arloetako beste zenbait konpromiso ere sustatuko dira, iraunkortasun-adierazle batzuk aplikatuta.

Gero eta jasangarritasun hobea izan dezagun edonolako iradokizunik egin nahi baduzu…

Jo ezazu guregana