Apartamentuak - Erregistro Zbk.: TVI00021

Añana Landa-Apartamentua

Gurekin erreserbatu zure apartamentua gure erreserba-inprimakiarekin
Erreserba egiteko

Añana Landa-Apartamentua

Zenbat lagun gehienez7 + ohe osagarri bi
Sobrón GelaOhe bikoitza
Gorbeia GelaBanakako 2 ohe
Salto del Nervión GelaBanakako 2 ohe
Valle Salado GelaBanakako 2 ohe. Ezinduentzat egokituta dago
Sukalde-JangelaBai, ontzi-garbigailuarekin
Komunak2 komun osoak
Terraza pribatuaBai, 100 metro karratukoa. Bertan barbakoa dago
Azalera120 m2
EgongelaBai, hegaztietan eta bertako naturan espezializatutako liburutegi batekin

Harrera-gela handia du, “Costa Vasca” izenekoa. Horrez gain senar-emazte gela bat dago, “Sobrón-Valderejo”, baita bi gela bikoitz ere, “Gorbeia” eta “Salto del Nervión” izenekoak. Bainugela bi daude eta mugitzeko oztopoak dituzten pertsonentzako gela berezi bat ere bai, “Valle salado” izenekoa. Erabat ekipatutako sukalde-jangela dago, ontzi-garbigailua eta guzti, eta egongela benetan handia: ”Salburua”. Guztira 120 metro karratu baina gehiago daude.

Gelek inguruko zenbait eremu naturalen izen berberak dituzte (Natura 2000 Sarekoak) eta eremu horiekin eta bertako hegazti aipagarrienekin lotutako marrazki eta argazkien bidez dekoraturik daude.

Kanpoalderantz portxe estali bat dago eta bertatik 100 metro karratu baino gehiagoko terrazara joan daiteke, eserleku, barbakoa eta guzti. Baias errekara eta Somo-Santa Marina mendikatera begira goza daitezkeen bistak benetan izugarriak  (9 leku guztira) dira hemen.