Apartamentuak - Erregistro Zbk.: TVI00021

Txangoak

Pobes inguruko zenbait natura-gune -Natura 2000 Sarean txertatuak- interpretazio ikuspegitik ezagutzeko txangoak

Hegaztien behaketan hasteko eta ezagutza sakontzeko ibilaldi ezin hobeak dira. Aldaketa bioklimatikoko eskualde honek dituen fauna eta flora anitza gozatzeko aukera emango dute irteerek. Tradizioz botika moduan erabili izan diren landareak ezagutuko dira.


Hiriko zaleek Gasteiz eta Bilbo ezagutzeko aukera izango dute. Beraz edonor asetzeko moduko abagunea dago.


Txango errazak dira, gaitasun fisiko handirik behar ez dutenak, taldeari eta partaideen interesei eta ahalmenei egokituak guztiak.


Ikusten diren lekuak, paisaiak eta inguruneak oso anitzak dira, batzuetan elkarrekiko “aurkakoak” ia, baina hala ere Pobesetik autoz egiteko orduan oso distantzia laburrak dira, 20 eta 40 minutu bitartekoak.

 

POBES INGURUAN

Landetxetik bertatik oinez irten eta Santa Marina mendikatera joko dugu, bertako tontorrak igotzeko eta basoak zeharkatzeko. Zenbait herrixka ere bisitatuko ditugu, baita Baias...
Informazio gehiago
 

SANTA CATALINAKO LORATEGI BOTANIKOA

Lorategi botaniko berezi batetik doan ibilbide atsegina da honakoa. Lorategia Badaia mendikateko hegal batean dago, Santa Catalinaren Erdi Aroko Komentu inguruan. Landare eta...
Informazio gehiago
 

GORBEIAKO PARKE NATURALA

Euskadiko Parke Natural handiena da, Elai Etxetik 20 bat minutura. Gorbeian zuhaitz hostoerorkorrek -batez ere pagadi eta hariztiak- 20000 hektareatik gora betetzen dituzte...
Informazio gehiago
 

VALDEREJOKO PARKE NATURALA ETA SOBRON

Valderejoko lekurik aipagarriena ezagutuko dugu, Puron errekak zabaldutako haitzartetik paseatuz. Euskadiko sai arre koloniarik handiena ikusiko dugu. Ebrok Sobron aldean zizelkatutako mehargune ikaragarrian...
Informazio gehiago
 

IZKIKO PARKE NATURALA

Agian penintsula osoan okil ertaina ikusteko lekurik egokiena dugu Izki, amezti zabal izugarria izateaz gain. Arabako Mendialdeko txoko aberats honetan harkaitzak, pagadiak eta...
Informazio gehiago
 

URKIOLAKO PARKE NATURALA

Kare-horma itzel hauen gainetik Anboto mendia dugunabarmenena, agian mitologiak sarrien aipatutako mendia delarik. Mariren etxea da Anboto, Kristo aurreko jainkosa, Mikelats eta Atarrabiren...
Informazio gehiago
 

SALBURUA ETA URIBARRI GANBOA

Uretako hegaztien txitaldi, pasa eta negute gunerik aipagarriena dugu Euskadin. Hezegune bietan behatokiak eta bide-zidorrak daude, ondo zainduak. Salburuan 195 hegazti espezie zenbatu...
Informazio gehiago
 

NERBIOIKO UR-JAUZIA

Sai arreak eta sai zuriak hegan doazelarik argazki onak ateratzeko lekurik egokienetako bat da gure ustez. Amildegi izugarria dago eta elurrak urtzen direnean...
Informazio gehiago
 

HEGOALDEKO MENDIKATEAK ETA GUARDIAKO URMAELAK

Toloñoko Mendikateak mundo mediterranearra eta eurosiberiarra banatzen dituen horma bioklimatikoa sortzen du. Errioxako mahastiak goitik -txori gisara, egia esan- ikusteko aukera ederra emango...
Informazio gehiago
 

URDAIBAI, MATXITXAKO ETA GAZTELUGATXE

Lehenik eta behin “Urdaibai Bird Center” behatokira joko dugu, Biosfera Erreserbako zati bat ikusteko talaia paregabea da eta. Beirate handi batzuek eguraldi zakarraren...
Informazio gehiago
 

GASTEIZ ETA BILBO

Pobes herritik Gasteizera 20 bat minutuko bidaia dago, Bilbora horren bikoitza egonik. Beraz, jardunaldi batean edo goiz bakar batean Gasteizko eta Bilboko alderik...
Informazio gehiago
 

GATZ HARANA ETA ARREO-CAICEDOKO LAKUA

Gatz Haranak eskaintzen digun paisaia aparta eta berezia gozatu ondoren, joan gaitezen Euskal Herrian jatorri naturala duen laku bakarra ezagutzera. Izan ere, lakua...
Informazio gehiago
Etxean ostatu hartu dutenentzako deskontu bereziak