Hideak nork bere burua ezkutatzeko egiturak dira, barrutik basa-hegaztiak ikusi eta argazkiak atera ahal izateko, animaliei inolako trabarik sortu gabe. Era horretan gizakiak ez du portaera naturalean eragiten.
Ingelesez “to hide” aditzak “ezkutatu” adierazten du. Kontuan har dezagun ornitologiaren munduan eta batik bat hegaztien behaketan ingelesetik etorritako hitz ugari dagoela, bai ingelesak bai iparramerikarrak hegaztietan oinarritutako turismoko zaleturik jandienak dira eta.Urteko edozein sasoitan erabil daitezke; izan ere, hegaztiak hilabete guztietan hurbiltzen dira jateko, edateko edo bainu bat hartzeko.
Dena den, urtarorik aipagarriena negua da, hegazti kopurua handiagoa baita eta sarriago hurbiltzen baitira. Hala Iturria nola Urbigain berogailuz hornitu daitezke, nahiz eta kanpoaldean hotz gorria egin barruan berotasunean egon ahal izateko.
SEO Birdlife-k bultzatutako kode etikoa beti aplikatuko da, alegia, “hegazti ikuslearen kode etikoa”. Erabiltzaileak ale inprimatu bat izango du eskura.