Apartamentuak - Erregistro Zbk.: TVI00021

Saitokiak

Hegazti-behatokia

SAITOKIAK

Ingurunean txertatutako eta mimetizatutako behatoki mugikorrak dira, lagun batekoak nahiz bikoak. Pobes inguruko mendietan jarrita daude, Elai Etxetik 3 kilometrora gehienez. Behatoki hauetan batik bat sai arreak ikusi eta gozatuko ditugu.

Kokaleku ezberdinak erabiliko dira, sasoiaren eta ikusi nahi ditugun espezieen arabera betiere. Sai arrea oso ugaria da Añana aldean, ez dezagun ahaztu Valderejoko eta Sobrongo koloniak Euskal Herriko garrantzitsuenak direla. Saiak ez ezik miru gorriak, miru beltzak eta zapelaitzak ere hurbildu ohi dira. Zorte handia izanez gero sai zuriak eta arrano beltzak ikus daitezke. Toki hauetan ez dago inolako hondakinik, ohiko mandotegien eta hide askoren aldean. Atzealde naturalek tomak modu egokian konposatzeko aukera ematen digute.

Eskarmentu handirik izan ezean, edo bakarrik egotea gustatu ezean, gu bertatik hurbil izango gara eta gure laguntza eskainiko dizugu.

Hemen agertzen diren argazki guztiak hide hauetan atera dira