Apartamentuak - Erregistro Zbk.: TVI00021

Txangoak

Pobes inguruko zenbait natura-gune -Natura 2000 Sarean txertatuak- interpretazio ikuspegitik ezagutzeko txangoak

Hegaztien behaketan hasteko eta ezagutza sakontzeko ibilaldi ezin hobeak dira. Aldaketa bioklimatikoko eskualde honek dituen fauna eta flora anitza gozatzeko aukera emango dute irteerek. Tradizioz botika moduan erabili izan diren landareak ezagutuko dira.


Hiriko zaleek Gasteiz eta Bilbo ezagutzeko aukera izango dute. Beraz edonor asetzeko moduko abagunea dago.


Txango errazak dira, gaitasun fisiko handirik behar ez dutenak, taldeari eta partaideen interesei eta ahalmenei egokituak guztiak.


Ikusten diren lekuak, paisaiak eta inguruneak oso anitzak dira, batzuetan elkarrekiko “aurkakoak” ia, baina hala ere Pobesetik autoz egiteko orduan oso distantzia laburrak dira, 20 eta 40 minutu bitartekoak.

Etxean ostatu hartu dutenentzako deskontu bereziak