Euskal Herriko hego-mendebaldean dago Añana, Arabako Lurralde Historikoko mendebaldean hain zuzen. Iparraldean Gorbea inguruko mendiak dauzka, ekialdean Gasteiz, hegoaldean Errioxako mahastiak eta mendebaldean, berriz, Burgosko labore-lurrak.
Eskualde honek trantsizio lana egiten du haran kantauriar lanbrotsu eta epelen eta mahasti errioxar mediterraneoen artean.
Izaera horrek oso natura-balio bikaina ematen dio Añanako Kuadrillari eta eskualde osoari.
Euskadiko turismo-gune ezagunetako eta baloratuenetako bat Añanako Udalerrian dago. Elai Etxetik 10 bat minutura Añanako Laku Gazia dago, ikusi beharreko tokia delarik zalantzarik gabe. Oinez, bizikletaz eta segwayz (Saltway enpresarekin) burutu dezakegu ibilbidea. Edozeinentzako aukera aproposak daude, hortaz.
Abentura-kirolak gustatzen bazaizkigu badaukagu ere nora jo, Sobrón Aventurak abagune paregabea eskaintzen digu eta. Topera gozatuko dugu ingurune ikusgarri baten erdian.