Apartamentuak - Erregistro Zbk.: TVI00021

Pobes

Zer Egin Pobesen

ZER EGIN POBESEN

Pobes herria AP-68 autopistaren 6. irteeraren (Pobes-Nanclares) ondoan dago, N-1 errepidetik (Madril-Irun) hamar bat kilometrora. Beraz, oso komunikazio erraza dauka penintsulako edozein gunerekin.

Pobes herria txikia da baina, hala ere, Arabako Erriberagoitia udalerriko burua ere bada. Horrek zerbitzu osagarri ugari izatea ahalbidetu du. Hona hemen horietako zenbait:

Udal igerilekuak ditugu udan, taberna-jatetxe batekin, etxetik 300 metrora. Igerileku klimatizatu estaliak ere badaude, 3 kilometrora. Frontoi-kiroldegia, eskalada-murruarekin. Anbulatorioa, banku-sukurtsala kutxazain automatikoarekin, zerbitzu-hornitegia, tabernak eta jatetxeak, eta abar.

Herria gune bioklimatiko apartan dago kokatuta. Izan ere, 25 kilometroko erradioan Urkabustaizko landazabal atlantiar batetik edota harizti kantauriar lanbrotsu batetik irten (Urkabustaizko hariztietako BIL/HBBE) eta Toloño Mendikateko (Arabako Hegoaldeko Mendilerroetako BIL/HBBE) malkar arrokatsuetara jo dezakegu, Arabako Errioxako mahasti eguzkitsuen gain-gainean. Leku guztietatik hurbil gaude, beraz.

Ibilbideak egiteaz eta hideak erabiltzeaz gain, Tai-Chi edo Chi-Kung ere praktikatu dezakegu naturaren bihotzean, eskarmentu handiko monitore tituludun baten laguntzarekin.