
Apartamentu zabal eta argitsuak, erabat ekipatuak guztiak. Naturaren bihotzean daude eta bista ikusgarriak eskaintzen dituzte. Lasaitasun osoa bermatzen dute, nahiz eta Gasteiztik eta Bilbotik 20 eta 40 minutura baino ez izan, hurrenez hurren. Ezagutu elaiaren etxea.

Hegaztiak ikusteko behatokiak etxe ondoan daude eta barnetik inguruko hegaztiak ikusteko eta argazkiak ateratzeko aukera paregabea izango duzu. Hegaztiak gozatzeko modu ezberdin eta erosoa da, edozein eguraldi mota egonda. Arrano beltzen behatoki bakarra Euskadin. Ezagutu itzazu!!

Ingurune naturala aberatsa eta anitza eagutu. Gure natura-parkeetako eta gune babestuetako fauna, flora, geure historia eta kulturaz gozatu. Euskal herri osoko eremu ezezagunenetako batera sartuko zara. Atsegin handiz harrituko zaitu.
Elai Etxekook ingurugiroan ahalik eta eragin txikiena sortu nahi dugu.
Berokuntzarako eta ura berotzeko behar den energia biomasa-galdara eraginkor batek ematen du. Pobes, gure herria, aitzindaria izan da energia-komunitateetan.
Intsolazio gutxiagoko aldeetara begira dauden leihoek isurpen urriko kristalak dauzkate
Energia elektrikoa hornitzeko kontratua aurki aldatuko da, energia sortzeko iturri erabat berriztagarriekin funtzionatzeko asmoz.
MAKROPROIEKTURIK EZ DUGU NAHI, EZ EUSKAL HERRIAN EZ INON!!
Gure Energia Komuniteari esker 0 kilimetro energia sortzen eta erabiltzen dugu.
Etxeko bonbilla guztiak led motakoak dira eta bai txorrotek bai ur-tangek ura aurrezteko gailuak jarrita dituzte.