Añana Landa-Apartamentua
Harrera-gela handia du, “Costa Vasca” izenekoa. Horrez gain senar-emazte gela bat dago, “Sobrón-Valderejo”, baita bi gela bikoitz ere, “Gorbeia” eta “Salto del Nervión” izenekoak. Bainugela bi daude eta mugitzeko oztopoak dituzten pertsonentzako gela berezi bat ere bai, “Valle salado” izenekoa. Erabat ekipatutako sukalde-jangela dago, ontzi-garbigailua eta guzti, eta egongela benetan handia: ”Salburua”. Guztira 120 metro karratu baina gehiago daude.
Gelek inguruko zenbait eremu naturalen izen berberak dituzte (Natura 2000 Sarekoak) eta eremu horiekin eta bertako hegazti aipagarrienekin lotutako marrazki eta argazkien bidez dekoraturik daude.
Kanpoalderantz portxe estali bat dago eta bertatik 100 metro karratu baino gehiagoko terrazara joan daiteke, eserleku, barbakoa eta guzti. Baias errekara eta Somo-Santa Marina mendikatera begira goza daitezkeen bistak benetan izugarriak (9 leku guztira) dira hemen.