Apartamentuak - Erregistro Zbk.: TVI00021

GATZ HARANA ETA ARREO-CAICEDOKO LAKUA

Ibilaldiak Añanatik

Informazioa

Gatz Haranak eskaintzen digun paisaia aparta eta berezia gozatu ondoren, joan gaitezen Euskal Herrian jatorri naturala duen laku bakarra ezagutzera. Izan ere, lakua Gatz Harana bezain berezia da eta biek dute sorrera geologiko bera. Arreo-Caicedoko lakua gatz-tximinien gainean sortutako lakua da eta penintsula osoan antzeko beste bat baizik ez dago.

Lezkadi ikusgarri batez inguratuta dago eta uretako hegazti asko bizi dira bertan. Toki benetan magikoa eta lasaia da, misterio eta kondaira kutsua dariona.