Informazioa
Sai arreak eta sai zuriak hegan doazelarik argazki onak ateratzeko lekurik egokienetako bat da gure ustez. Amildegi izugarria dago eta elurrak urtzen direnean Penintsula Iberriarrak daukan ur-jauzi altuena da bertakoa.
Santiago Mendiko Monumentu Naturaleko Interpretazio Gunea bisitatuko dugu eta bertako pagadi interesgarria ere bai, barnean otsoak harrapatzeko antzina erabili ohi ziren tranpa bi ikusteko asmoz.