Apartamentuak - Erregistro Zbk.: TVI00021

VALDEREJOKO PARKE NATURALA ETA SOBRON

Arabako Natura-Parkeetara joateko ibilaldiak

Informazioa

Valderejoko lekurik aipagarriena ezagutuko dugu, Puron errekak zabaldutako haitzartetik paseatuz.

Euskadiko sai arre koloniarik handiena ikusiko dugu. Ebrok Sobron aldean zizelkatutako mehargune ikaragarrian ibiliko gara eta jadanik desagertutako bainuetxe arranditsuaren eta bertako ur sendagarrien istorio tristea ezagutuko dugu.